Gipuzkoako Batzar Nagusiak

Gipuzkoako Batzar Nagusiak Información de contacto, mapa y direcciones, formulario de contacto, horario de apertura, servicios, puntuaciones, fotos, videos y anuncios de Gipuzkoako Batzar Nagusiak, Miramon Pasealekua 164, Donostia-San Sebastián.

ZUMAIENA ETA BAKETIK BATZAR NAGUSIETANLehen Hezkuntzako ikasleentzat ere bada kultura demokratikoa, eta hala etorri dira...
02/06/2026

ZUMAIENA ETA BAKETIK BATZAR NAGUSIETAN
Lehen Hezkuntzako ikasleentzat ere bada kultura demokratikoa, eta hala etorri dira Batzar Nagusiak ezagutzera Zumaiako Zumaiena Ikastolatik, Baketik Fundazioarekin. 36 neska-mutiko ziren, 11 eta 12 urtekoak, eta irakasle pare bat eta Baketikeko kide bat gaztetxoen arduradun. Xabier Ezeizabarrena erakundeko lehendakariak hartu ditu Batzar Nagusien jarduera eta euskal erakundeen antolaketaren berri emanez eta zumaiar ikasleen galderei erantzun zien, elkarrizketa giroan.

Ate irekiak – Puertas abiertas

Batzar Nagusiek gizartea hurbiltzeko zabalik duten ate irekien bidez egin dute ikustaldia Zumaiena Ikastolak eta Baketikek. Las Juntas Generales invitan a las y los gipuzkoanos a conocer la institución foral, sus funciones y lugar en el sistema institucional vasco, concertando a través de las puertas abiertas.

Hitzordua eskatzeko sartu hemen https://batzarirekiak.bngipuzkoa.eus/eu/hasiera

EUSKAL HERRIAREN ADISKIDEEN ELKARTEAREN JARDUNALDIAKForuak indargabetu zituzteneko 150. Urteurrena - 150 aniversario de ...
01/06/2026

EUSKAL HERRIAREN ADISKIDEEN ELKARTEAREN JARDUNALDIAK

Foruak indargabetu zituzteneko 150. Urteurrena - 150 aniversario de la abolición foral (1876) g*iari buruzko jardunaldia antolatu du Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteak.

Lehendabiziko hitzaldiak Batzar Nagusietako lehendakariak, Xabier Ezeizabarrenak, eta Rosa Ayerbe EHUko iraskasle izanak eta Foruen historian adituak eman zituzten, Batzar Nagusietan bertan.
Ayerbek Foru eta foraltasuna aletu zuen, euskal foruen izaera eta berezitasunak zer ziren. Ezeizabarrenak, Euskal Herriko Eskubide Historikoen eguneratze prozesuak eta Europar Batasuna.

Rosa Ayerbe, Doctora en Historia, ha explicado en qué consiste el Fuero y ha desgranado los contenidos del concepto de la foralidad, y Xabier Ezeizabarrena, el presidente de las Juntas Generales ha hablado de los Derechos Históricos, los procesos para su actualización y la Unión Europea.

Jardunaldiak Pedro Goienetxe Adiskideen Elkarteko presidenteak aurkeztu ditu eta hemendik aurrerako saioak Gipuzkoako Argazkilari Elkartean izango dira. Hurrengo hitzaldia Luis Castells katedradunari d**okio, eta honako g*i hau jorratuko du: 1876ko uztailean Foruak indargabetu eta gero etena gertatu zen edo jarraipena.

JASANGARRITASUN BATZORDEA- Jose Inazio Asensio, Jasangarritasun diputatuaren agerraldia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren 202...
25/05/2026

JASANGARRITASUN BATZORDEA

- Jose Inazio Asensio, Jasangarritasun diputatuaren agerraldia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2026. urteko bizikleta bideen programaren aurrerapenaren berri emateko

Comparecencia del diputado de Sostenibilidad, José Ignacio Asensio, para informar sobre el avance del programa de vías ciclistas del año 2026 de la Diputación Foral de Gipuzkoa

Bideoa https://jggipuzkoa.seneca.tv/watch?id=YmQ5MGVmNTQtMGM1YS00YjViLWFjZGItYTBhZjk4YmViMzA2

GIZA ESKUBIDEETAKO ETA KULTURA DEMOKRATIKOKO BATZORDEA- Ebazpen-proposamena, Israelek atxilotutako palestinarren egoerar...
25/05/2026

GIZA ESKUBIDEETAKO ETA KULTURA DEMOKRATIKOKO BATZORDEA

- Ebazpen-proposamena, Israelek atxilotutako palestinarren egoerari eta giza eskubideen urraketa sistematikoen aurrean neurri irmoak hartzeko beharrari buruzkoa, Elkarrekin Gipuzkoa Podemos talde mistoak aurkeztua

Propuesta de resolución sobre la situación de las personas palestinas detenidas por Israel y la necesidad de adoptar medidas firmes ante las vulneraciones sistemáticas de los Derechos Humanos, presentada por el Grupo Juntero Mixto Elkarrekin Gipuzkoa Podemos

Argazkian talde proposatzaileak, Elkarrekin Gipuzkoa Podemosek, EAJ-pNVrekin eta PSE-PSOErekin adostutako erdibidekoaren bozketa unea, aho batez onartzean.

Bideoa https://jggipuzkoa.seneca.tv/watch?id=ZGNmM2MzNmUtMDA3MS00NjBhLWE5MTEtMmM1ZTg0NTUxZWEy

OGASUN ETA FINANTZA BATZORDEA1. Ondasun Higiezinen g*ineko Zergari buruzko Foru Arau Proiektuaren eztabaida eta irizpena...
20/05/2026

OGASUN ETA FINANTZA BATZORDEA

1. Ondasun Higiezinen g*ineko Zergari buruzko Foru Arau Proiektuaren eztabaida eta irizpena ematea
Debate y emisión de dictamen en relación con el Proyecto de Norma Foral del Impuesto sobre Bienes Inmuebles

Zuzenketak eta bozketak / Enmiendas y votaciones
https://www.bngipuzkoa.eus/WAS/CORP/DJGPortalWEB/expedientes_visor.jsp?legislatura=12&expgen=B&exppar=1&numexp=1638

2. Gipuzkoako Lurralde Historikoko Higiezinen Foru Katastroari buruzko Foru Arau Proiektuaren eztabaida eta irizpena ematea
Debate y emisión de dictamen en relación con el Proyecto de Norma Foral del Catastro Inmobiliario Foral del Territorio Histórico de Gipuzkoa

Zuzenketak eta bozketak / Enmiendas y votaciones
https://www.bngipuzkoa.eus/WAS/CORP/DJGPortalWEB/expedientes_visor.jsp?legislatura=12&expgen=B&exppar=1&numexp=1642

3. Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerrietan egiten diren Egonaldi Turistikoen g*ineko Zergaren Foru Arau Proiektuaren eztabaida eta irizpena ematea
Debate y emisión de dictamen en relación con el Proyecto de Norma Foral del Impuesto sobre Estancias Turísticas en los municipios del Territorio Histórico de Gipuzkoa

Zuzenketak eta bozketak / Enmiendas y votaciones
https://www.bngipuzkoa.eus/WAS/CORP/DJGPortalWEB/expedientes_visor.jsp?legislatura=12&expgen=B&exppar=1&numexp=1643

Bideoa https://jggipuzkoa.seneca.tv/watch?id=MjYwOTU3YTMtODA5Yy00NWM4LTk1NWEtMGE0OTlmNWZlMWQy&start=114

GOYENETXE FUNDAZIOKO TALDE BAT BATZAR NAGUSIETANDonostiako FGSS erakundeak adimen desg*itasuna duten helduei eguneko arr...
19/05/2026

GOYENETXE FUNDAZIOKO TALDE BAT BATZAR NAGUSIETAN

Donostiako FGSS erakundeak adimen desg*itasuna duten helduei eguneko arreta eskaintzen die Gipuzkoako zenbait herritan kokatutako zentroetan. Erakunde pribatua da, gizarte-interesekoa eta irabaz asmorik ez duena, eta Zaintza eta Gizarte Politiketako Departamentuarekin itundutako 300 plaza baino gehiago ditu.

Zazpi lagun Batzar Nagusiak ezagutzen izan dira, bi zaintzailek lagunduta, Are Irekien bidez hitzordua hartuta. Xabier Ezeizabarrena erakundeko lehendakariak hartu ditu eta azaldu die Batzar Nagusien egitekoa. Aurretik izanda daude Gipuzkoako Foru Aldundian eta baita Eusko Legebiltzarrean ere, euskal erakundeen berri izaten.

Ate Irekiak - Puertas Abiertas

Un grupo de personas con discapacidad intelectual, acompañadas por dos cuidadoras, atendidas por la Fundación Goyeneche ha visitado las Juntas Generales, en un itinerario que en días previos ha transcurrido por la Diputación Foral de Gipuzkoa y el Parlamento Vasco. Han sido recibidos por el presidente de las Juntas, Xabier Ezeizabarrena, quien les ha explicado la función del parlamento foral y su lugar en el sistema institucional vasco.

La visita ha sido concertada a través de las Puertas Abiertas de las Juntas Generales, a disposición de la sociedad gipuzkoana.
Hitzordua eskatzeko https://batzarirekiak.bngipuzkoa.eus/eu/hasiera

GERNIKAN 500 URTE ETA GEROBizkaiko Foru Berria onartu zela bost mende dira aurten eta ospakizuna izan dute Gernikako Jun...
18/05/2026

GERNIKAN 500 URTE ETA GERO

Bizkaiko Foru Berria onartu zela bost mende dira aurten eta ospakizuna izan dute Gernikako Juntetxean Euskadiko Erkidegoko zenbait agintarik eta herri-ordezkarik, oraingoek eta azken hamarkada hauetan Bizkaiko foru erakundeen buru izandakoek, hala nola Jaurlaritza eta Legebiltzarreko buru izandakoek.

Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak harrera Araba eta Gipuzkoako bere kideei. Xabier Ezeizabarrena Gipuzkoako Batzar Nagusietako buruaren arabera “garrantzitsua da Gernikako Haritzaren inguruan elkartu izana Euskadiko Autonomia Erkidegoko ordezkariak”. “Bizkaiko Forua, beste euskal Foruak bezala, herriak sortu eta bere buruari eman zion, barne bizimodua eta kanpo harremanak askatasunez antolatzeko eta erabakitzeko, eta garaian garaiko beharrei erantzuteko, eta espiritu hori bizirik d**o eskubide historikoetan” nabarmendu du Ezeizabarrenak.

El presidente de las Juntas Generales de Gipuzkoa remarca la “vigencia del espíritu foral en los derechos históricos del Pueblo Vasco, que se concretan en el autogobierno político vasco y se actualizan a través del ejercicio de la libertad inherente a nuestros derechos históricos”.

Xabier Ezeizabarrena ha acudido a Gernika con motivo de la conmemoración de los 500 años de la aprobación del Fuero Nuevo de Bizkaia, un acto que ha contado con la presencia de las máximas autoridades vascas, con el lehendakari Imanol Pradales y la presidenta del Parlamento Vasco Bakartxo Tejería a la cabeza, la diputada general de Bizkaia Elixabete Etxanobe y la presidenta de las Juntas Generales de Bizkaia, Ana Otadui.

Bideoa https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/110298-euskal-erakundeek-autogobernuaren-oinarri-historikoa-den-bizkaiko-foru-barriaren-mendeurrena-ospatu-dute-gernikan

GIZA ESKUBIDEETAKO ETA KULTURA DEMOKRATIKOKO BATZORDEA- Kolonbiako Belén Pardo Herrero antropologoaren agerraldia, EH Bi...
14/05/2026

GIZA ESKUBIDEETAKO ETA KULTURA DEMOKRATIKOKO BATZORDEA

- Kolonbiako Belén Pardo Herrero antropologoaren agerraldia, EH Bildu batzarkide-taldeak eskatuta
Comparecencia de la antropóloga colombiana Belén Pardo Herrero, a petición del grupo juntero EH Bildu

Hizlariak: Belen Pardo eta Jorge Enrique Freytte

- Irizpidea ematea ondorengo ekimena betetzearen inguruan: 3/2026 Ebazpena, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari eskatzeko babes irmoa eta elkartasuna adieraz diezaietela el Salvadorreko Langile Klasearen Defentsarako Batasun Nazionalari (UNT) eta herrialde horretan lan-eskubideak, justizia soziala eta oinarrizko askatasunak defendatzen jarraitzen duten erakunde sindikal eta sozialei
Emisión de criterio en relación con el cumplimiento de la Resolución 3/2026, para solicitar a la Diputación Foral de Gipuzkoa y al Gobierno Vasco que muestren su firme respaldo y su solidaridad con la Unión Nacional para la Defensa de la Clase Trabajadora (UNT) de El Salvador y con las organizaciones sindicales y sociales que continúan defendiendo los derechos laborales, la justicia social, y las libertades fundamentales en este país

Bideoa https://jggipuzkoa.seneca.tv/watch?id=MTIxYWI5OTYtZDllMi00MWU5LWFiNmUtMzdlMmJlZDJkOTI1

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO BATZORDEA- Ebazpen-proposamena, jasotako haurren familiartekoak haien espedienteetara ...
13/05/2026

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO BATZORDEA

- Ebazpen-proposamena, jasotako haurren familiartekoak haien espedienteetara libreki sartzeari buruzkoa, EH Bildu batzarkide-taldeak eta Elkarrekin Gipuzkoa Podemos mistoak aurkeztua

Propuesta de resolución en relación al libre acceso a los expedientes de niñas y niños expósitos por parte de sus familiares, presentada por el grupo juntero EH Bildu y mixto Elkarrekin Gipuzkoa Podemos

Aho batez onartu delarik EH Bilduk, Elkarrekin Gipuzkoa Podemosek eta EAJ-PNVk adostutako erdibideko zuzenketa, talde-argazkia egin dute batzordea bukatutakoan aipatutako hiru alderdietako batzarkideek, PSE eta PPkoek, Batzar Nagusietako lehendakari Xabier Ezeizabarrenak eta "Jasotako Haurrak Elkarteko" kide diren Maria Victoria Gorosmendi, Esther Lopez eta Miren Karmele Agirrezabalak.

Tras la aprobación por unanimidad de la enmienda transaccionada por los grupos EH Bildu, Elkarrekin Gipuzkoa Podemos y EAJ-PNV, los y las junteras miembros de la comisión de Cuidados y Políticas Sociales, a la que han asistido las representantes de la asociación "Jasotako Haurrak Elkartea", Maria Victoria Gorosmendi, Esther Lopez y Miren Karmele Agirrezabala, han reflejado el acuerdo en un retrato en las Juntas Generales.

Bideoa https://jggipuzkoa.seneca.tv/watch?id=M2M5MTQ3ZWItZDNiZS00ZmNiLWE0ZTctNzA4MDkwOGJkM2Rm

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL BATZORDEA- Industria eta Herri Laneko Euskal Elkartearen Javier Puertas lehendak...
11/05/2026

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL BATZORDEA

- Industria eta Herri Laneko Euskal Elkartearen Javier Puertas lehendakariaren agerraldia, Pasaian lehorreratuta d**oen Jaizkibel Draga itsasontziaren egoera baloratzeko, EH Bildu batzarkide-taldeak eskatuta

Comparecencia del presidente de la Asociación Vasca de Patrimonio Industrial y Obra Pública Javier Puertas, para valorar la situación de la Draga Jaizkibel atracada en Pasaia, a petición del grupo juntero EH Bildu

Hizlariak: Javier Puentes eta Joaquin Cárcamo

https://jggipuzkoa.seneca.tv/watch?id=ZDI4MmQ2MzctNzE2MS00YTJhLWJiYzctODE2ZTlmODhlODVj

Dirección

Miramon Pasealekua 164
Donostia-San Sebastián
20014

Teléfono

943244901

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Gipuzkoako Batzar Nagusiak publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Compartir